Giro bikaina egon zen maiatzaren 16-17 asteburu osoan zehar Basaundin Buruntz-Azpi elkarteak antolatutako garagardo azokan. Maiatzaren 14an, azoka ireki eta berehala, herritar eta kanpotar ugari hurbildu ziren zerbeza ezberdinak dastatzera eta azokan ohikoak diren mokaduak probatzera.
Burutz-Azpi Ehiza eta Arrantza elkarteko, Joxe Manuel Aranburuk Ostadarrek herrian egindako lana goraipatu eta eskertu zuen, zera adieraziz, sarri agintariek lan hori aitortzen ez baldin badute ere aipagarria dela eta horregatik eman ziotela Garagardo Azoka irekitzeko aukera.
12 garagardo ezberdin eta edariari laguntzeko ukondoa eta saltxitxa mota ezberdinak patata purearekin, lakoia, txorixo egosia, patata bixiak, txibiak, gazta eta euskal pastela.