14_Aurrekonturik ez urte honetan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 14a

Lasarte-Oriako Udal Batzarra maiatzaren 14an bildu zen. Bertan alkatetzak 2009ko aurrekontuak ez zirela aurkeztuko jakin arazi zuen eta, beraz, 2008ko aurrekontuen luzapena eskatuko zuela. Alkatetzat jakin arazi zuenez, aurrekontuak ez zetozten bat Foru Aldundiak herriei agindutako dirulaguntzak ez dituelako bete. “Lau zirriborro egin ditugu. Baina Foru Aldundiaren dirua espero genuen horietan, ez digute ezer eman oraingoz eta erreala ez den aurrekontua ez dugu aurkeztuko,” adierazi zuen Ana Urchueguia alkateak.
Gainera, partidak eta maileguren bat eskatu beharko zutela ere aipatu zuen. “Era honetara, hemendik bi urtetara oreka ekonomikoa lortu dezakegu,” esan zuen alkateak.