Buruntz-Azpiren Garagardo Azokak Ostadar omendu du

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 15a

Buruntz-Azpi elkarteak Basaundin jarri duen Garagardo Azoka atzo arratsaldeko 18:00tan ireki zen eta igande gauerdira arte egongo da zabalik. 12 garagardo ezberdin probatu daitezke eta ohiko menua dastatu ere bai, ukondoa, saltxitxak, txorixo egosia, lakoia, patata bixiak, kalamarrak eta euskal pastela besteak beste. Azoka irekitzeko ohorea Ostadar elkarteari eman dio aurten Buruntz-Azpik eta herriarengatik egiten duen lana goraipatu zuten irekiera ekitaldian. Ostiral eta larunbatean arratsaldeko 18:00tik aurrera eta igandean eguerditik gauerdira egongo da zabalik. Aurten iaz bezala hiru mila lagun inguru espero dira azokan. •