Lasarte-Oriako Antzerki Astea maiatzak 23tik ekainaren 16ra

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 15a

Herriko 30 taldek hartuko dute parte maiatzaren 23tik ekainaren 16ra bitartean, atzo, osteguna eguerdian aurkeztu zen Lasarte-Oriako VII. Antzerki Astean. Beraz, 300 antzezle inguru igoko dira hiru aste horietan Kultur Etxeko oholtza gainera.