Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Bilgune feministak aste honetan bi ekitaldi gauzatu ditu. Batetik astelehenean Udaletxeetako arkupeetan bildu ziren. Honela, asteburuan Irunen labankadaz erahildako emakumea gogora ekarri nahi izan zuten eta, era berean, emakumearen aurkako indarkeria salatu. Bestalde, asteazkenean Krisian emakumeok ahaztuenak eta kaltetuenak lelopean A la deriva por los circuitos de la precariedad femenina dokumentalaren emanaldia egin zuten Xirimirin. Honetaz gain, Bilgune Feministatik krisiaren inguruan egiten dugun irakurketaren aurkezpena egin eta eztabaidarako tartea ere egon zen. •