Lasarte-Oriako herritarrek gaurtik aurrera Hernani, Astigarraga, Urnieta edo Usurbilera joateko era erraza eta zuzena izango dute.
Orain artean, herri hauetara joateko bi garraiobide hartu behar ziren, baina gaur martxan jarri diren bi autobus lineek garraiobide batean joatea ahalbidetuko du.
Astigarraga-Usurbil eta Urnieta-Usurbil autobus linea hauek Buruntzaldeko garraio sarea hobetuko dute. Izan ere, autobus-linea hauek lur eremu ezberdinetan zeuden lau autobus konpainiek egiten zuten lana egingo baitute.
Atzeratutako erabakia
Gipuzkoako Foru Aldundiak Astigarraga, Hernani, Lasarte, Usurbil eta Urnieta arteko autobus-linea bakarra sortzea aurreikusten zuen 2008an.
2009ko aurrekontuan sartu zen proiektua eta urtarrilerako aurreikusia zuten autobus linea martxan egotea.
Lau hilabeteko atzerapenarekin, maiatzaren 5ean, Batzar Nagusiek bi linea berri hauek ezartzea onartu zuten.
Linea bakarra eta epea
Bi linea hauek bigarren ingurubideko lanak bukatzean bakarrean bilakatuko dira.
Era berean, urte beteko epea izango da bi linea hauen harrera ikusteko. Herritar kopuru handiak erabiltzen baldin baditu, zerbitzu hau ematen jarrituko dute.
Lurraldebus
Arestian esan bezala, bi linea hauek Lurraldebus sarea osatuko dute Buruntzaldean.
Eta beraz, Lurraldebus txartela erabili ahal izango dutenek lehenengo egunetik autobus bidaietan deskontuak izango dituzte.
Ordutegiak eta ibilbideak behean dauden tauletan kontsulta daitezke. Informazio gehiago izateko, Lurraldebuseko web orrialdean edo TSST ko konpainiara dei daiteke 943 361 740.