Lasarte-Oriako KZguneak Administrazio elektronikoari buruzko ikastaro berrirako izen-emate epea ireki du.
Horretan, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin, Administrazio zentralarekin eta Udalarekin Internet bidez elkarri eragiten irakatsiko dute. Erabiltzaileek ikasiko dute, besteak beste, Osakidetzan medikuarekin hitzordua nola eskatu, jaiotza-ziurtagiria nola lortu, enplegua bilatu, liburutegien Euskadiko sarean liburua nola topatu, errenta-aitorpena egiten edo laneko bizitza aurkitzen.
Era berean, Lasarte-Oriako Udaleko web orriarekin elkarri eragiten irakatsiko dute ordainketak egin ahal izateko eta errolda edo ordaindutako eta ordaintzeko dauden ordainagiriak kontsultatzeko.
KZguneak, Eusko Jaurlaritzaren eta Lasarte-Oriako Udalaren elkarlanari esker sortu zena, etapa berri bati ekin dio Euskadin Administrazio elektronikoa errazteko.
Herritarrei Internet bidezko izapideak egiten erakusteaz gain, helburua da itxaron denborak murriztea, kostuak gutxitzea (papera, bidaiak, eta abar) eta sarearenganako konfiantza eta segurtasuna areagotzea.
Ikastaroa zortzi egunetan zehar egingo da (16 ordu guztira) eta presentziala eta doakoa izango da. Aldez aurreko izen-ematea Oriamendi plazan dagoen KZgunean egin beharko da, eta informazio gehiago nahi izanez gero 943 36 05 68 telefono zenbakira deitu daiteke.
Lasarte-Oriako KZguneak 2002 urtean zabaldu zituen ateak eta ordutik 3.023 pertsona inskribatu dira, horien artean 1.583 Interneteko hastapen ikastaroa egin dute. •