Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bisita egin zioten Ibaiondo fisioterapia zentroari. Lasarte-Oriako pailazoak Piratak DVDrako erreportaje sorta prestatzen ari ziren eta Masajeak izeneko abesti bat zutenez, Ibaiondora joan ziren informazio bila.
Ibaiondoko Iker eta Arratek eskuak zabalik hartu zituzten pailazoak eta hainbat gauza azaldu zizkieten haien lanari buruz, hala nola, futbol zelaian egindako txorkatilako bihurritu bat edo kotxe istripu bat egiterakoan zer gertatzen den, ondoren errehabilitazioa nola egiten den eta zein teknika erabiltzen diren hori sendatzeko.
Ibaiondon zentroan eginzuten azkeneko grabaketan bizkarreko minaren aurrean zer egin azaltzen dute. Izan ere, Porrotxi motxila handi bat hartu izanagatik bizkarreko mina jartzen baitzaio.