Honolulu leku bat izeneko lana eskaini zuten atzo iluntzean Jalgi kafe-antzokian. Elmerrek eta Luluk bizitzeko leku bat besterik ez dute bilatzen. Momentu batean Jalgi zoragarria dela bizitzeko irizten badute ere, azkenean beste leku baten bila abiatzen dira.
Gazteek etxebizitza bat lortzeko dituzten arazoak umorez aldarrikatu zituzten ostiralean. Ikusleen barre algarak ere lortu zituzten beraien esperimentoekin. Ikuslegoa bera ere esperimentu bat izan zen.