Maria Montero junior mailako Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 18a

Aurreko asteburuan, maiatzaren 9 eta 10ean, lan asko izan zuten atletismo saileko herritarrek.
Batetik LOKEko gazteek Euskadiko junior eta jubenil txapelketan aritu ziren. Oscar Goikoetxearen neska-mutilek, gainera, emaitza onak lortu zituzten, batez ere, Maria Montero eta Irati Larrañagak.
Maria Monterok Euskadiko txapelketa eskuratu zuen 100 metro hesiekin proban eta hirugarren postua eskuratu zuen hesiekin egiten den 400 metroko lasterketan ere.
Irati Larrañaga gaztetxoak ere domina eskuratu zuen, jubenilen altuera proban izan zen eta 1, 47 metroko listoia igarota, zilarrezko domina eraman zuen etxera.

Gipuzkoako txapelketa
Bestetik, eskolarteko Gipuzkoako txapelketako 2. jardunaldia burutu zen Tolosan.
Bertan Garaikoetxea-Landaberriko alebinek zilarrezko bi domina eskuratu zituzten eta bi txapeldun orde berri daude herrian, Ane Galardi eta Leire Amiano.
Anek 60 metro hesiekin proban serietako marka hobetu eta 10.49 segundu egin zituen; Leirek, ordea, jausi hirukoitzean lortu zuen 9 metro eta 58 zentimetroko marka eginez.
Amaia Andresen neska-mutilek, gainera, atzo Gipuzkoako 3. jardunaldia burutu zuten. Baina erredakzioa itxi baino lehen ezin izan dugu emaitzarik lortu. •