Buruntzazpi Hastapen eta Etekin Handiko Txirrindularitza Eskolak maiatzaren 9an Infantil eta alebinen Gipuzkoako taldeko erlojupeko lasterketa antolatu zuen Usurbilen.
Talde ezberdinetako haurrak ilusioz lehiatu ziren eta Gipuzkoako Txirrindularitzak harrobia duela ederki erakutsi zuten.
Eskertza
Era berean, Bazpi Txirrindularitza Eskolak bere esker ona azaldu nahi die Rural Kutxari, Skodari, Atxega jatetxeari eta Usurbil eta Lasarteko udalei.