Lasarte-Oriako Udal Batzarra ostegunean bildu zen. Bertan alkatetzak 2009ko aurrekontuak ez direla aurkeztuko jakin arazi zuen eta, beraz, 2008ko aurrekontuen luzapena eskatuko dela.
Hau izan zen alkatetzat PP, adskribatu gabeko zinegotziei eta EAJri emandako erantzuna .
Alkatetzat jakin arazi zuenez, aurrekontuak ez datoz bat Foru Aldundiak herriei agindutako dirulaguntzak ez dituelako bete. “Lau zirriborro egin ditugu. Baina Foru Aldundiaren dirua espero genuen horietan, ez digute ezer eman oraingoz eta erreala ez den aurrekontua ez dugu aurkeztuko,” adierazi zuen Ana Urchueguia alkateak.
Gainera, partidak eta maileguren bat eskatu beharko dela ere aipatu zuen. “Era honetara, hemendik bi urtetara oreka ekonomikoa lortu dezakegu,” esan zuen alkateak.
Hirigintza erabakiak
Batzar berean, Zabaletako plan partziala, Kotxeraseko kontzertazio hitzarmena eta udaletxea berritzeko eta handitzeko lanen esleipena onartu ziren. Azken lan honen esleipena, Guillermo Ibargoyen S. A. enpresaren eskuetan geratu da.
Era berean, gaiari lotuta, Okendo plaza ekainaren 12tik aurrera itxia egongo dela ere jakitera eman zen.