Larunbata maiatzaren 16an arratsaldeko 18:00etan Manuel Lekuona kultur etxean haurrak zain zeuden eta irrikaz Peter Pan eta Kanpanila ikusteko. Berandu baino lehen han azaldu ziren oholtza gainean, Maddirekin batera.
Kanpanila eta Peter Panen itzala obra aurkeztu zuten Txalo produkzioaren eskutik. Antzezlan honekin Maddi izeneko neskato batek Kanpanilarekin duen harremana aurkeztu zuten. Bien artean hazi nahi ez duen umea, hau da Peter Pan bilatzen saiatu ziren eta bide batez hainbat eta hainbat galderei erantzuna ematen.
Bertaratu ziren haurrak oso gustora egon ziren.