Zoriontasunari buruzko hitzaldiek herritar ugari bildu zituzten

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 18a

Lehengo astelehenetik ostegunera Manuel Lekuona Kultur etxeko hitzaldi aretoa herritarrez bete zen Danok Kide Guraso elkarteak antolatu zituen Giza balioak:zoriona lortzeko bide bat hitzaldi sortari esker.
Balioetan hezi VI. jardunaldi hauetan zoriontasuna izan da gai nagusia. Concepcion Medrano, Javier Elzo, Xabier Andonegi eta Patxi Izagirre izan dira hizlariak eta zoriontasuna ikuspegi ezberdinetatik eskaini dituzte.