Astelehenean Oriako pabilioien atzealdea eraberritzeko lanak hasi ziren Tokian-Tokiko Estatuko Funtsak finantzatuta.
Exekuzio epea bost hilabetekoa da eta lanentzako ezarritako plana bost tartetan banatzen da.
Udalak jakin arazi duenez, aldi berean lan egingo duten ekipoak erabiltzea aurreikusten da. Beraz, lanen ordena eta garapena antolatuko da ahal den neurrian industriagunerako sarrera eta funtzionamendu normala ahalbidetzeko.
Errepidea moztea ezinbestekoa suertatzen den kasuetan, eragindako enpresek aurretik jasoko dute abixua esleipendutako enpresarengandik (Campezo Construcción SAU).
Lanek ezinbestez eragingo dituzten eragozpenak ezagututa, erabiltzaileen laguntza eskatzen du Udalak, esate baterako, lanen eremuan aparkatuta dauden ibilgailuak kentzea.