Erdialdean lanak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 19a

Loidi-Barren eremuko urbanizazio lanen ekintzen baitan, astelehenean, Añarbeko Uren bultzada-hodien lanei ekin zioten berriro ere.
Kale Nagusiaren eta Kalbario bidearen arteko bidegurutzean galtzadan zanga bat egin dute eta bidea okupatuko dute Dorre Etxeko erretondarako norabidean.
Honetaz gain, lanak egiten diren bitartean Okendo plaza itxia egongo dela ere jakin arazi du Udalak erdialdean arazorik sortu ez daitezen.
Lan hauek ahalik eta azkarren amaituko direla jakin arazi du Udalak, astebeteko epea aurreikusita dagoelarik.
Honetaz gain, barkamena eskatzen du lan hauek sortu ditzaketen eragozpenengatik eta guztion onurarako lanak direla gogora arazten du.

Lan gehiago

Era berean, elkar ulertzea eskatzen du, datozen hilabeteetan herriguneak obra ezberdinen eragina jasango baitu.