Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 19an ospatutako ahozkotasunaren jaialdian Landaberri eta Sasoetako ikasleek hainbat bertso kantatu zituzten, batzuk zaharrak eta gehienak berriak. Jende aurrean aurkeztu baino lehen aste batzuk igaro zituzten ikastetxeetan taldean prestatzen. Hainbat gairi buruz kantatu zuten: telebistako saioak, ametsak, maitasuna, kirola, eskola eta azterketak, besteak beste, eta askok mozorro, dantza edo keinuekin lagunduta egin zuten emanaldia. Guztien ahalegina txalo zaparrada batez eskertu zuten ikustera joan zirenek.