Oinezkoentzat bideak Antxuenea plazako eremuan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 22a

Loidi-Barren eremuko urbanizazio lanen baitan, Beko Errota eta Goikaleko berurbanizaio obrak egiten ari dira eta Antxuenea plaza handitzen eta berantolatzen. Aldi berean, frontoia eta padel pista estaliak eraikitzeko lanak hasi dira eremu berean, Tokian-Tokiko Estatuko Funtsak finantzatuta, eta behin behineko aparkaleku bat prestatu da pareko lur-zatian.
Lan guztien ondorioz, oinezkoentzako ibilbide bakarra osatu da behin behineko aparkalekuaren ondoan, bai aparkaleku horren erabiltzaileentzako, baita zonalde horretatik pasatzen diren pertsonentzako ere.
Era berean, oinezkoek errepidea kiroldegiko espaloira pasatzeko behin behineko bide bat ezarri da seinale bertikalarekin eta lurrean jarri diren koskekin bereizia.
Azpimarratu beharra dago, oinezkoentzako behin behineko bidean aparkatzea saihesteko Udalak hesiak jarri dituen arren, hesi horiek mugitu eta pasabidea ibilgailuz beteta egon ohi dela. Era honeratara, oinezkoak pasatzeko aukerarik gabe uzten dituzte eta egurtasunerako arriskua sortzen da.
Loidi-Barren eremuko lan ezberdinekin sortzen ari diren zailtasunak jakinda, Udaletik eskatzen da, oinezkoentzako bidea errespetatu dadila.