Jaietako blusa egiteko ikastaroa Ttakunen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 22a

Ttakun Kultur elkarteak festetako jantziak egiteko ikastaroa antolatu du. Ekainan zehar, astearte eta ostegunetan arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara lagun koadrilen jantziak eta sorgin dantzarako txuri beltzak egiten lagunduko du Ione Artola irakasleak. Bi orduko zortzi saio izango dira Ttakunek Erribera kalean duen lokal zaharrean ekainaren 2 eta 25 artean eta norberak eraman beharko du gustuko oihala. Ikastaroa egin nahi dutenek ekainaren 1era arte dute izena emateko epea zabalik eta ikastaroak 20 euro balio du.

Sanpedrotarako blusa berritu edo Sorgin Dantzako jantzia egin nahi dutenek aukera bikaina dute. Ione Artola jostunak ikastaroa emango du koadrillaren bereizgarri eta festetako parte diren blusak egiten ikasteko. Ione Artolak, neurriak hartu, patroiak egin eta moztuko ditu parte hartzaileek aukeratutako oihalak. Ikasleek nahi izanez gero eurek josteko aukera izango dute Ttakunek Erribera kalean duen lokalean dauzkan jostundegiko makinak erabiliaz.

Ione Artola, irakasle
Ez da Ione Artolak eman duen lehenengo ikastaroa. Iaz, urte amaieran, Euskal Herriko jantzi tradizionalak egiteko ikastaroa eman zuen eta arrakasta izan zuen herritarren artean. Ikastaroan egindako jantziak Santo Tomas eta Gabonetan erabili zituzten parte hartzaileek. Orain ekainean zehar bi ordutako zortzi saiotan interesatuek sanpedrotarako jantzia egiteko aukera dute.
Ikastaroetan izena emateko edo hauen informazio gehiago eskatzeko 943 371 448 telefono zenbakira deitu daiteke.