Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako helduen bertso eskolak erronka handia du bihar. Herriko bertsolariak taldea osatu eta Andoni Egaña txapeldunaren aurka arituko dira Arrieskaleta elkartean 21:00etan hasiko den bertso afarian. Eskolak “Ezetz Egañak 5. Txapela” aldarrikatu du eta hori frogatzeko txapeldunaren aurrean nagusitu nahi du biharko norgehiagokan. Ez da afarira joateko bazkide izan beharrik, txartelak Jalgin eta Arrieskaletan daude salgai 25 euroan (Urdaiazpikoa, bakailaoa, rabilloa, postrea, kafea eta kopa).