Zortearen bi aldeak kopan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 22a

Lehengo asteburuan Lasarte-Oriako hainbat taldeek kopako txapelketan aurrera jarraitzea zuten jokoan eta Texas eta Ostadarreko taldeek zortearen bi aldeak bizi zituzten.
Aurreko Txintxarrin aurreratu genuen bezala, Texas Lasartearrak taldeko erregioneko mutilak kanpoan geratu ziren. Baina ez ziren txapelketa honetatik kanpo geratu zen talde horretako maila bakarra izan. Izan ere jubenilek final laurdenak jokatu eta Kostkas taldearen aurka 4 eta 1 galdu baitzuen. Eta, honela, Asier Cuadradoren mutilen denboraldia bukatu da.

Emakumeak finalean
Ostadarreko emakumeen taldea, berriz, zorionekoa da. Iganden jokatutako partidan, penaltietan lortu zuen finalerako sailkapena.
Partida osoan banako berdinketa lortu ostean, penaltietan 4 eta 5 gailendu zitzaion Eibartarrak taldeari eta igandean jokatzen dute finala.