Donostiako maratoi erdia igandean burutu zen. Bertan hainbat lasarteoriatarrek parte hartu zuten, horien artean Ostadarreko korrikalariak.
Gainera emaitza paregabeak lortu ziren, esate baterako, David Martinen 2. postua beteranoen mailan, Endika Gartziaren 5.na nagusien ean edo Pili Bodegas 3.na emakume beteranoetan.
Eskolarteko txapelketa
Bestalde, Zumarragan jokatu zen Gipuzkoako eskolarteko txapelketako 3. jardunaldian Amaia Andresen zuzendaritzapean dauden atleta gaztetxoek paper ona egin.
Ane Galardi alebinak luzerako proban Gipuzkoako txapela eskuratu zuen. 4 metro eta 26 zm jauzia egin zuen eta arerioak baino huts gutxiago egin zituenez, Anerentzat izan zen urrezko domina.
Eta 4x60m proban, Patricia, Aroa, Maria eta Anek zilarrezko domina ekarri zuten Lasarte-Oriara.