1984ko irailean sortzen zen Lasarte-Oriako lehen errugbi taldea, Jesus Erro eta Sasoetako jai batzordeko ordezkarien artean. 1988tik aurrera, janzten zuen nikiaren kolorearearengatik, Beltzak R.T izena hartu zuen taldeak. Historia handiko lasarte-oriako taldeak 25 urte bete ditu aurten eta ospatzeko bi asmorekin ikusi genituen. Batetik, kirola indarberritzeko erabakiak hartu zituzten maiatzan. Besteak beste errugbi eskola zabaltzea, Ostadarren sartzea eta errugbi saila sortzea, umeei entrenatzaile paperak ateratzen erakustea...
Bestetik, ospakizunei zegokionez, bazkaria, argazki erakusketa, Euskadiko hautatzailearen hitzaldia eta sanpedrotan haurren torneoa izan ziren antolatutako ekitaldietako batzuk.