Uztailaren 1etik 15era Lasarte-Oriako 67 gaztek Pradoluengon hamabostaldi paregabea igarotzeko aukera dute.
Lasarte-Oriako Gizarte Zerbitzuek antolatutako Udalekuetan kirolak, multiabentura, mendi irteerak, ginkana, natura jarduerak, tailerrak... hau guztia, 10 eta 14 urteko gaztetxoek gauza berriak ezagutu eta ongi pasatzeko.
Udalekuetan izena emateko baldintzak Lasarte-Orian erroldatua egotea, haurra bere kabuz baliatu ahal izatea eta 1995 eta 1999. urte bitartean jaiotako haurra izatea dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 29a dela gogora arazten da.