Lasarte-Oriako Udalak esleitu du dagoeneko Michelingo kirolguneko pistaren alboak ixteko obra.
Helburua da euria egiten duenean ura sartzea saihesten duen sistema bat ezartzea.
Kiroletako saila erabiltzaileekin harremanetan egon da, batez ere udalerriko kirol taldeetako areto futboleko eta saskibaloiko atalekin, irtenbide egokiena zein izan zitekeen erabakitzeko.
Lanak GTE S. A. enpresari esleitu zaizkio 158.947,09 euroko zenbatekoarengatik, eta exekuzio epea hilabete eta erdikoa izango da.
Lanak ekainaren 1ean hasiko dira eta, horregatik, kirolguneko zati hori itxia egongo da egun horretatik aurrera.•