Udako programa aurkeztu da

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 23a

Udal Kirol Zerbitzuak Uda 2009 kanpainako programa aurkeztu du dagoeneko, aurreko urteetako esperientzian oinarrituta eta udako hilabeteetan erabiltzaileen beharrei erantzuna emateko asmoz.
Jardueren artean daude aurreko urteetan arrakasta gehiena izan dutenak eta berrikuntza bezala haurtxoentzako igeriketa, aquagym eta piraguismoa gehitu dira.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago jaso nahi duten herritarrek Udal Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jarri daitezke 943 376182 telefono zenbakian.