23_Kalejiran eman zaio hasiera VII. Antzerki Asteari

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 23a

Maiatzaren 23an, Lasarte-Oriako VII. Antzerki Astean parte hartu zuten herritarren kalejirak eman zion hasiera antzezpenen egitarau zabalari. Ondoren Kultur Etxean lehen emanaldia ikusi ahal izan zen, hain zuzen ere, dantza garaikidea egiten duten taldeena. Antzerki astean, herriko 300 antzesle pasa ziren Kultur Etxeko oholtzatik.