23_Zazpiak bat

jon-altuna 2009ko maiatzaren 23a

Maiatzaren 23an, Andoni Egaña bertso eskolako zazpi kideren aurka aritu zen, hasteko Zigor Iriondo eta Iñaki Petxarroman izan zituen aurrean, ondoren Asier Azpiroz, Beñat Iguaran eta Ane Labaka gaztetxoak, gero Evaristo Pikabea eta azkenik Unai Muñoa, azken bi hauek banaka. Pablo Suberbiolak jarri zituen gaiak eta Joxe Labakak jaso zituen asalto bakoitzean txandaka epaile izan ziren ikusleen botoak.
Boxeo borrokaldi moduan planteatu zuten lehia eta asalto bakoitzean mahai batek zeukan erabakia. Lehen lau asaltoen ondoren bina ziren Egaña eta Lasarte-Oriako Bertso Eskola, berdinketa hausteko beste bi asalto jokatu ziren baina ez zen hautsi ezta azken buruz burukoan ere, beraz hurrengo urterako hitz-ordua jarriz amaitu zen saioa.
Giroa bikaina izan zen Arrieskaleta elkartean burutu zen afarian eta baita gero afalosteko bertso saioan ere.