23_Herriko atletak indartsu

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 23a

Herriko atletak senior mailako Gipuzkoako txapelketan lehiatu ziren maiatzaren 23an eta zortzi domina eskuratu zituzten. Horietako bat, gainera, urrezkoa izan zen, Real Sociedaden dabilen Jose Ramon Latorrek eskuratutakoa eta, beraz, hau dugu 200 metroetako txapeldun berria. Hiru zilarrezko domina Jose Ramon berak 100 metroetan eta Donostiako taldeetan dabiltzan Iñigo Sevillanok 110 metro hesiak proban eta Leticia Tiatik disko jaurtiketan
lortu zituzten.
LOKEko gazteei dagokienez, zilarrezko bi domina eta brontzezko bat ekarri zituzten Lasarte-Oriara. Zilarrezkoak Maria Monterok 400 metro hesiak proban eta Irati Larrañaga altueran lortu zituzten eta Irati berak jausi hirukoitzean eta Unai Imaz 800 metro proban, brontzezkoak.