24_Ostadarreko infantilak garaile Gipuzkoako kopan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 24a

Maiatzaren 24an, Michelingo kirol gunean Ostadarreko infantilen taldeak Aretxabaleta-Arizmendi taldearen kontra jokatu zuten. Unai Olaizola eta Xenki Astiazaranen taldeak joko bikaina egin zuen eta partida hasieratik nagusi izan zen. 3-0 partidu amaierara eta ostadarrek garaipena eta gipuzkoako kopa eskuratu zituen.
Partidua amaituta, Gipuzkoako Federazioko Patxi Gabilondo ordezkariak Ostadarreko Joxean Belartietarekin batera etxeko taldeko kapitainari, Eneko Arrutiri kopa eman zioten.