Hondakinen kudeaketa eta birziklapenaren onuren berri eman zuten larunbat goizean, Okendo plazan jarri zuten kanpan. Goizeko 10:45etatik 13:45etara, Hondakinen kudeaketari buruzko lehenengo informazio karpara gerturatu zirenei gaiari buruzko informazioarekin batera, zaborra bereizteko eta berziklatzeko poltsa banatu zioten.
Guztira 400 poltsa banatzeko asmoa zuten antolatzaileek, eta herritar asko gerturatu ziren karpara. Guzti honen osagarri aurretik 28 orrialdeko (14 euskaraz, 14 erdaraz) liburuxkak banatu dituzte herritarren etxeetan, eduki ezberdinak azalduz: nola sortu hondakin gutxiago, objektuen berrerabilera, gaikako bilketa zuzen egiteko argibideak...