Kalejiran eman zaio hasiera VII. Antzerki Asteari

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 25a

Lasarte-Oriako VII. Antzerki Astean parte hartuko duten herritarren kalejirak eman zion hasiera antzezpenen egitarau zabalari. Ondoren Kultur Etxean lehen emanaldia ikusi ahal izan zen, hain zuzen ere, dantza garaikidea egiten duten taldeena. Ondorengo hiru astetan herriko 300 antzesle pasako dira Kultur Etxeko oholtzatik.