Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iparvent taldeak iparraldeko haizea ekarri zuen ostiralean Lasarte-Oriako Kultur Etxeko kafetegira. Folk doinuak, euskaraz, katalanez eta okzitanoz kantatuak entzun ziren emanaldi bitxi eta interesgarrian. Xpression kultur taldeak eta Udaleko Gazteria eta Fesrak sailak antolatutako kontzertura gerturatu zirenek Pirinioetako kantu herrikoi eta tradizionalekin ederki gozatu zuten.