Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hip Hop, break dance, graffiti, parkour,... eta oro har mugimendu honen zaleek bi erakustaldi eta topaketatan parte hartzeko aukera izan zuten larunbatean. Batetik giro bikaina izan zen Oriako pilotalekuan burutu zen III. Hip-hop jaialdian. Lasarte-Oriako Udalak lagunduta Hip-hop Elkarteak antolatu zuen. 17:00etatik aurrera zenbait Graffiti margotu ziren bertan, Break Dance erakustaldi eta tailerra izan zen, Parkourra zer den erakutsi zuten Lasarte-Oriako Soulriders gazte taldekoek eta bukatzeko kontzertua goizaldera arte luzatu zen. Hainbat talde izan ziren, horien artean, SM61+Sé+Gal2 lasarteoriatarrak. Bestalde, Ostartek ere Graffiti lehiaketa antolatu zuen arratsaldean Zumaburun eta rap emanaldia gauean. Oilarren borroka edo rapa inprobisatzen dutenen arteko lehia antolatu zuten larunbat gauean Zumaburuko eliza azpian. Ezkerreko argazkian Oriako frontoian egin zen Hip Hop jaialdiko irudia eta eskubian Ostarteren Graffiti lehiaketan parte hartu zuen kideetako bat bere lanarekin.