Oporrak bakean egitasmoaren aurkezpena egin zuten asteazkenean Sahararen lagunak elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak.
Uztailaren 10etik irailaren 10era, errefuxiatuen kanpamentuetako 7 haur oporretara etorriko dira herrira.
Lasarte-Oriako Udalaren laguntzari esker, 6 haur etorriko eta Donostiako Udalak bideratura beste bat.
Egitasmoaren antolatzaileek jakin arazi zutenez, iazko familiaz gain, aurten azken orduan izen eman duen emakume batek ere hartuko du bere gain gaztetxo hauetako bat.
Honetaz gain, Mundu bat GKEak egindakoa Garrasia Saharatik dokumentala ikusi eta, honen ostean, solasaldia egin zen Argeliako kanpamenduetan bizi diren bi lagunen, Ailem eta Haouariren laguntzarekin, Saharako egoera hobeto ezagutu ahal izan zuten Kultur etxeko hitzaldi aretora hurbildu zirenek.
Oporrak bakean
Oporraldian zehar, azterketa medikoak egiten zaizkie, txangoak egiten dituzte eta, aurten gainera, igeriketa ikastaroa izango dutela aurreratu digute.
“Haurren esperantza hona etortzea da baina behin hemen egonik, herrimina dute eta pozik bueltatzen dira haien etxeetara. Bertan oso alai bizi dira, zoriontsuak dira nahiz eta gauza gutxi izan,” adierazi zen prentsaurrekoan.