Partida ia osoan aurretik joan eta emakumezkoen Kopa eskura izan ondoren azken unean galdu egin zuen finala Ostadar taldeak Vasconiaren aurka.
Azken minutuetan sartu zuten hauek berdinketaren gola eta gero penaltietan nagusitu egin ziren.
Orain dela bi urte Ostadarrek lortu zuen Kopa penaltietan eta aurten kontrakoa gertatu zaio, galdu egin dute.
Final ona jokatu arren, burumakur itzuli ziren beraz herriko futbol jokalariak. Lehen zatian Izaskun San Anicetoren gola sartu eta aurretik izan ziren Ostadarrekoak azken minutuetara arte Donostiako Cesar Benito zelaian jokatu zen partiduan. Emakumezkoen Ligako kopako final hau atzo eguerdiko 12:30tan hasita jokatu zen.