Atletismoa probatu dute alebinek ikasturte amaieran

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 25a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak antolatzen duen Alebinen kirol sustapena ekimenak amaiera jardunaldia izan zuen Michelingo kirol gunean larunbata eguerdian.
Bertan, ikasturtean zehar kirol ezberdinetan trebatu ostean, atletismoko probatan iaioak diren edo ez probatu behar izan zuten.
Baina ez zen guztia kirola egitea izan, ekimenari bukaera emateko zozketa egin baitzen saioetara maiz joan direnen artean. Hala nola, patinak, kometa edo txirrinda zozketatu ziren.