Gimnasia erritmiko erakustaldia

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 25a

Lasarte-Oriako Kirol elkarteko gimnastika erritmikoko sailak, larunbata goizean, erakustaldia antolatu zuen kiroldegian. Adin eta maila ezberdinetako neskatoak, taldeka, zein bakarka, esku hutsik edo tresnekin denboraldian zehar landutako dantzak eta akrobaziak erakutsi zituzten. Honetaz gain, gimnasten malgutasun eta tresnen, hala nola, borrak, zinta edo uztailaren, erabileran bereganatu duten trebetasuna ere ikusi ahal izan ziren. Lasarte-Oriako neskatoekin batera Andoaingo Kirol Elkarte Klubeko (AKEK) gimnastak ere bertan egon ziren. Txalo zaparrada ederrak eskaini zizkieten ikusleek neskei.