Beltzak Rugby taldeko erakusketa Kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 27a

25 urte dira Beltzak Rugby taldea sortu zenetik eta horren erakusle dira asteartetik aurrera Manuel Lekuona kultur etxean ikusi daitezkeen argazkiak.
Michelingo futbol zelaian, Hipodromoan edo hainbat herrialdeetan jokatutako partiden irudiak, inguruko taldeak, bidaiak eta famili argazki ugari, Jesus Erro, taldearen sustatzailearen argazkia, taldearen kamiseta eta ikurra edo Egin aldizkariko Imanol Uribe Porruk idatzitako kronika bat.
Beltzak Rugby taldeko bizitzaren zatitxo bat erakusketa honetan ikusi daiteke, baita Lasarte-Oriako historiarena ere. Horregatik, herritarrak gonbidatu nahi dituzte hau ezagutzera.