Maiatzaren 27an, Real Sociedadeko presidente den Jokin Aperribayk gonbidatuta, Buruntzaldeako alkateak Zubietako entrenamendu zentroan bildu ziren, lehen taldearen entrenamenduaren aurretik.
Alkateei eta eskualdean dauden Realeko lagunarteei mendeurreneko bandera eman zieten.
Ekitaldian lehen taldeko jokalariek parte hartu zuten eta ohorezko aurreskua ere dantzatu zen.