28_Lasarte-Oria Biziriken irakurketa baikorra

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 28a

Lasarte-Oria Bizirik taldeak Aztikerrek hondakinen kudeaketaren gainean burutu zuten inkesta bat. Jasotako emaitzak aztertzean, hainbat datu nabarmendu zituzten. Besteak beste, "Herritarren %4,3a soilik erraustegi planta Zubietan jartzearen alde zegoela eta %81,5a berriz aurka. Honi buruz iritzia eman zuten gehiengoa, %48,5a errausketaren aurkakoa zela,” azpimarratu zuten.
Gainera, “gehiengoak %94,4 administrazioak materia organikoaren bilketa sustatu beharko lukeela uste zutela- Herritarren %83,1ak materia organikoa gainontzeko hondakinetatik bereizteko prest zegoela eta %3,8ak dagoeneko egiten dutela. Eta%61,5ak hondakinen bilketa atez atekoaren bitartez egitearen alde agertzu zen.”