Nola sortu zen musikala egitearen ideia?
Duela lau urte, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak deialdia egin zuen, istorio bat bilatu eta gero musika jartzeko. Nik proiektua aurkeztu nuen, orkestra abesbatza jazz taldea edo komboa eta bakarlariekin, eta Euskal Herriko mitologiarekin zer ikusia zuen istorioa egin nuen.
Donostiako Musika eskolek proiektua aurrera eraman nahi zutela esan zuten eta ikasturtean zehar prestatu dute. Asteburu honetan estreinatuko dugu, Donostia 2016 Kulturaren hiriburu izendatzeko Sormenaren mobilizazioa zikloaren barruan.
Zer ikusi daiteke musikal honetan?
Nahiz eta ekitaldi batean egina egon, bi zati bereizi daitezke. Batetik lagunen arteko eztabaida eta gatazka, batek kondairetan sinesten du eta besteek ez diote kasurik egiten. Bigarren zatian, pertsonaia mitologikoen txanda da.
Ia guztia abestua da, badaude zati instrumentalak, dantza ere badago eta hainbat elkarrizketa. Irudiekin asko jokatzen da eta argiarekin.
Horretan eszenako zuzendariak Kike Santiagok lan ederra egin du. Eskertzekoa da guztiek egin duten ahalegina.
Istorioa nondik sortu zen?
Duela zortzi bat urte edo obra instrumentala egin nuen, Suite Mitikoa, eta zati bakoitza pertsonai mitologiko bat zen eta horik abiatu nintzen. Zergatik ez dut egiten istorio bat horrekin lotua, naturaren zer ikusia duena eta horrela sortu zen ideia.
Gero istorioa hartu nuen abestien hizkiak egiteko eta gero musika jarri nien. Askotan musikatik hizkia ateratzen da, baina oraingoan alderantziz izan zen. Eta oskestrazioa eta moldaketak. Hasieratik bukaerara guztia egin nuen.
Estilo desberdinak erabili dituzu, ezta?
Ez naiz etiketak jartzen dituen pertsona eta ez dut gustuko. Baina egia da, esate baterako, lamiak agertzen diren bakoitzean musikak aintzinako kutsua duela edo gazteena modernoagoa dela.
Gainera, pertsonaia bakoitza agertzen denean bere doinua du, operetan bezala. Ez da opera, baina forma behintzat horrelakoa eman izan zaio, preludioak daude eta musika ere.
Haurrentzako musikala da?
Nahiz eta lana antzezten eta musika jotzen dutenak haurrak eta gazteak izan, adin guztientzako dela esango nuke. Asmoa hori zen behintzat. Ipuina da, baina nire ustez zapi urte azpiko haurrek ez dute ongi ulertuko.
Eta, gainera, esaten dutenez, musikalki ez da oso erraza entzuteko. Jotzen duten ikasleek edo irakasleek esan didatenez, jazz giroa edo erritmo batzuk ez dira errazak ulertzen.
Aldaketak egin behar izan dituzu azken aldian?
Zati batzuk moztu behar izan ditut eszenako zuzendariak proposatuta eta istorioari ildo ulergarriagoa emateko.
Tonu aldaketak ere egin ditut, abeslariei eta abesbatzari hobeto egokitzeko. Ze egiten duzunean ez dakizu nork abestuko duen.
Eta nik uste dut polita geratu dela. Egin dizkidaten proposamenak hoberako izan direla esan behar da eta polita geratu da.
Laguntzaile lanetan ibili zara azken urtean?
Zerbait argitzeko telefonoz deitzen zidaten eta duela hiru hilabetetik, eszena lantzen eta ibili direla, abesbatzei laguntzen egon naiz pianoa jotzen.
Nik oso ondo pasa dut haiekin lanean. Bakarlariak benetan zoragarriak dira. Gehienak Easo abesbatzakoak. Bakarlarietako bat, gainera, lasarteoriatarra dugu, Easo abesbatzeko Sergio Garcia eta ez dakit zein egunetan abesten duen, izan ere, bakarlarien papera bikoiztu da eta egun batean batek egingo du eta hurrengoan besteak.
Gainera, gazteak dira, baina oso profesionalak. Denok dakizkite kanta guztiak eta besteen ahotsak, etab. Eta kristoren lana egin dute. Niretzako oso esperientzia polita izan da.
Orkestrarekin gutxi egon naiz, baina oso musikari onak daudela esan behar da.
Eta ostiralean estreinaldia, ez al zaude urduri?
Niretzat okerrena pasa da. Nik erraza daukat, orain haien lana da. Ziur nago denei ez zaiela gustatuko. Baina kritika guztiak onartubehar dira, onak eta hain onak ez direnak. Txarrak niretzat ez daude, asmo onekoak eta laguntzeko badira ongi etorriak izango dira. Nik entseguak ikusi ditut eta zenbait gauza beste era batera egingo nituzke, baina dagoeneko ezin dira aldatu. Oso animatua nago eta ea zer gertatzen den.