Nik ere Iniziatiba internazionalista

Txintxarri 2009ko maiatzaren 29a



Azkenaldian bi estatuen estrategiaren erdian kokatzen da, Euskal Herriaren askapen prozesuan lanean ari diren milaka eta milaka militanteen artean ezinegona eta ilusio eza zabaltzea. Herri honek bere buruaren jabe izateko falta zaizkion bi pausoak emateko gai ez garela sinestarazi nahi digute, eta jakin badakite bi pauso horiek emateko behar beharrezkoa dela ezker abertzalea.
Kapitalaren krisialdian gauden honetan, langileak kalera atera diren honetan, bi bide geratzen dira, bata orain bezala jarraitu eta herria hiltzen uztea eta bestea europa zaharreko garai berri hauetan lehen herri aske eta ezkertiar bat sortzea, beste eredu sozial eta politikoa izango duen herria eta gainerako europako herri guztiak eredu horretara bideratuko dituen herri kutsakorra.
Honela bada, badator, hemen da, herriak askatasunera daramatzan azken bultzada, Iniziatiba Internazionalista!

Beñat Iriondo