Ostadarreko infantilak garaile Gipuzkoako kopan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 29a

Igandean aukera zabala izan zen Michelingo futbol zelaian futbola ikusteko.
Lehenengo partidan Aretxabaleta-Arizmendi eta Ostadarreko Ohorezko mailako infantilen norgehiagoka ikusi zen.
Bertan Ostadarreko infantilen taldeak merezimendu osoz Gipuzkoako Kopa irabazi zuen, Aretxabaleta-Arizmendi taldeari 3-0 irabazi ondoren.

Partida osoan nagusi

Unai Olaizola eta Xenki Astiazaranen taldeak joko bikaina egin zuen eta partida hasieratik nagusi izan zen. Honela, bat eta hutseko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian ere, nagusitasuna etxekoena izan zen. Ostadarreko mutilak oso trebeak egon ziren defentsa lanetan eta Arteaga atezaina ere bikain aritu zen.
Eneko Arruti kapitainak bigarren gola sartu zuen eta Egoitz Rodriguezek buruz sartutako gol batekin hiru eta hutseko emaitza lortu zuen. Era honetara, Ostadarrek garaipena eta kopa eskuratu zituen.
Denboraldiko emaitza
Partida behin amaitu ondoren Gipuzkoako Federazioko Patxi Gabilondo ordezkariak Ostadarreko Joxean Belartietarekin batera etxeko taldeko kapitainari, Eneko Arrutiri kopa eman zioten.
Infantilen ohorezko taldeak denboraldi ona egin du eta kopa hau irabaziz, emaitza jaso du.
Igandean hasierako urduritasunak desagertu eta gero festa eta algara nagusitu zen Michelingo Kirol gunean eta herriko kaleetan.