Lasarte-Oriako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute eta horren bidez ikasleek praktikak egingo dituzte Gizarte Zerbitzuetako Kooperazio arloan.
Akordioa Ana Urchueguía alkateak eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoko, Nazioarteko Harremanetako eta Zuzenbidearen Historiako saileko zuzendaria den Jose Luis de Castro lasarteoriatarrak sinatu zuten lehengo ostiralean.
Programaren helburu nagusia ikasleen heziketa indartu eta bereganatutako ezagutza teorikoak praktikan jarritzea da. Era honetara, ikasleek ezagutza eguneratua gehituko diote Udalak kooperazio arloan egiten duen lanari.
Hitzarmena 2008-09 ikasturtean zehar aplikatuko da eta adierazi beharrik gabe luzatuko da.