Europarako kanpaina egiten

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 29a

Asteazkenean ere, Europako Legebiltzarreko hauteskundeekin zer ikusia duen ekimena izan genuen Lasarte-Orian. PSOEko ordezkaria den Eider Gardiazabal merkatuan herritarren artean arrosak banatzen egon zen eta, bide batez, alderdiak Europako parlamenturako duen programaren berri eman zuen. Zeregin honetan herriko alkateak, Ana Urchuegiak, eta zenbait zinegotzik, Jesus Mari Zaballos, Lurdes Acevedo edo Iñaki Mugikak lagundu zioten. Eguraldia lagun, goizeko 11:00ak aldera, jende asko gerturatu zen politikoengana arrosak hartzera.