Ezker abertzalea[i] Iniciativa Internacionalista[/i]ren alde

Txintxarri Aldizkaria 2009ko mai. 29a, 02:00

Ekainaren 7an Europako Legebiltzarreko hauteskundeak ospatuko dira eta hika-mika judizial askoren ostean, ideologia politiko ezberdinek bere botoa emateko ordezkaria izango dute.
Horregatik, Lasarte-Oriako ezker abertzaleak Iniciativa Internacionalistaren aldeko botoa eskatu nahi du eta horretarako, hainbat ekintza antolatu ditu aste honetarako.
Astearte arratsaldean, Okendon hasi eta herriko kaleetan zehar, Iniciativa Internacionalistaren kartelen pegada egin zuten ezker abertzaleko kideek.
Igandean, aldiz, 12:30ean da hitzordua Okendo plazan. Manifestazioa, barrikotea, sardina jana eta jaialdia ospatuko dute alderdi politiko honen aldeko bozka bultzatzeko.

Iniciativa Internacionalista

Egungo krisia eta egoera politikoa eta soziala aldatu daitezkeelako, Iniciativa Inter- nacionalista alderdiak puntu hauetan oinarritu nahi du bere programa, justizia soziala, askatasun demokratiko osoa, eskubide politikoak bultzatzea eta genero diskriminazioa zein kapitalaren Euro- paren aurka egitea.
Era berean, internazionalista izaki, mundu osoan dauden herrien askatasuna eta duintasunaren aldeko borroka sustatzen du alderdiak, Europako prozesu soberanistak edo Latinoamerikako justizia sozialean oinarritutako prozesuak.