29_“Niretzat oso esperientzia polita izan da”

Nerea Eizagirre 2009ko maiatzaren 29a

Maiatzaren 29an, Victoria Eugenia Antzokian Iñigo Peña musikagile lasarteoriatarraren Mariren labirintoa musikalaren estreinaldia izan zen. Donostialdeko musika eta dantza eskolek parte hartu zuten muntaian eta 300 bat pertsona egon ziren lanean guztia ongi atera zedin. Mariren labirintoa Iñigo Peña lasarteoriatarrak aurkezten duen lehenengo musikala izan genuen hau. Musika estiloen nahasketa, ahotsa, intrumentuak, argi efektuak, irudiak... eta, hau guztia, euskal mitologiako pertsonaiak eta gaur egungo gazteak nahasten dituen istorioa azaltzeko.