29_Zabaleta auzoak jaiz jai

Txintxarri 2009ko maiatzaren 29a

Maiatzaren 26an hasi eta 31arte luzatu ziren Zabaleta auzoko jaiak. Haurrentzako egitarau zabala aurten ere. Ostiral gauean kantu afaria, dantza garaikidea eta dantzaldia izan ziren Zabaletako plazan, larunbat gauean bertso saioa eta rock kontzertua eta igandean bazkari herrikoiaren ondoren erromeria. Zabaleta auzoko jaietako egitaraua luze eta zabala izan zen, denetik izan genuen Lasarte-Oriako mendi inguruko auzo berezi honetan.