29_Ane Labaka idatziz Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 29a

Ane Labakak aurten ere Gipuzkoako Eskola arteko bertso paper lehiaketan lehen saria jaso zuen. Bertsozale elkarteak, DBHko 2. zikloan eta DBH O mailan, hau da, 15 eta 18 urte bitarteko neska mutilen artean Ane Labakaren sorta aukeratu zuen. Donostiako Antigua-Luberri Institutuko ikasleak jaso zuen lehen saria eta beste lau aipamen izan ziren, horien artean da Amaia Iturriotz, hain juxtu iaz Anerekin batera lehen saria jaso zuen Urretxuarra. Besteak, Alegiako Aralar Institutuko -Iñaki Artola, Elgoibar Ikastolako Mikel Olaizola eta Tolosako Orixe Institutuko Oihana Iguaran dira.